G A R A I

JAIAK

San Juan Bautista Ekainaren 24an, Momoitio auzoan, San Juaneko jaia ospatzen da. Goizean nekropolisaren ermitan mesa eta bertako dantzak herriko dantzariek eskainita. Gauean herri afaria eta erromeria.

Herriko jaiak (Santixau, Santa Ana eta San Inaxio) Uztailaren 25an egun nagusia ospatzen da, Santixau eguna. Goizean San Miguelen elizan mesa nagusia eta, dantzariak lepoan eramanda, elizaberrira prozesio tradizionala Santixaoren irudiarekin, hauek herriko plazan "Agintaria" eta "Gernikako arbola" Santuaren omenez dantzatuko dutelarik.

Uztailaren 26an (Santa Ana). Elizaberrin meza nagusia; meza bukatzerakoan Santixaoren irudia berriz San Migueleko elizara eramango da, aurreko eguna bezala "Agintaria" eta " Gernikako Arbola" dantzatuz.

Jaiak 31an bukatzen dira, San Inaxio eguna. Mezaren ostean, herriko haur dantza taldeek protagonismo berezia hartzen du, hauek gazteen dantza taldearekin batera bertako dantza erregionalak burutzen dituztelako.

Santa Katalina Azaroaren 25an, Goierri auzoan (Santa Katalina izenaekin ere ezagututa), Santa Katalinaren eguna ospatzen da. Goizean meza eta Dantzariak ermitan. Jaia bukatzeko, Lunch bat.

.Kalejira .Dantzak Herriko Plazan