G A R A I

Historioa

Garai herriaren sorburua, beste elizate batzuk bezala, Bizkaiko lur leunekin batera denboran galtzen da.Durangoko merindadean barneturik zegoen, honen batzordean 6 zenbakidun jarlekua okupatuz. Haren populazioa bi auzotan banatuta zegoen eta gehienak nekazaritza jarduerei emanda zeuden: artoaren usta, garia, barazkiak, egoskariak, gerezietan eta, goialdetan, sagarren eta gaztainen bilketan. Diotenez, Garaiko herrian orube bat dago Juan de Garay konkistatzaileena izan zitekeela, Paraguaiko gobernadorea. Toki honi, XIX. Mendean "Garai-Goitia" deitzaen zioten. 1704an Garaik hogeita hamasei fogera zituen, jaurerriko batzar orokorra gastu banaketarako eskatuta, urte berdineko Ekainaren 28an Bizkaia guztian egindako fogeramendu bat dinoen bezala.

Hirigunean bi parrokia independiente aurkitu dezakegu, Jon Deuna Ebangelistarena eta Mikel Deuna Arkajelena.Biak egikera errenazentista dute eta XVI. mendean eraiki ziren. Zerbait urrutiago Tromoitio kastroa aurkitzen da, oraindik ere gotorleku baten gainerakoak gelditzen dira, k.a. lehenengo milurteko 2 erdian datatua. Garaiko beste monumentu arkitektoniko bat Momoitioko Jon Deunaren ermita da, bertan, erdi Aroko Nekropolis garrantzitsu bat zegoelarik.

1966ko martxoaren 1an erakunde terrorista ETA-k bere lehen ekintza adierazgarrienetariko bat burutu zuen, aipatutako erakundearen komando batek Garai herria hainbat ordutan jabe hartu zuenean.

BANDERA: 1886. urteko bandera bat kontserbatzen da, eleizateko dantza taldeak erabilitakoa . 1952. urtean, Zubiaurre familia ardura emanda, bandera berri bat egin zen, dantza taldeari dohaintza eginez eta Udal ekintza ofizialetan erabiltzen dana.

Garaiko Bandera. Garatikua Baserria