G A R A I

Berrien Agiritegia

GARAI BERE JAIAK OSPATZEN DITU (2008 Uztaila)

Udako garaian, herri honetako eta Durangaldeko beste herri askotako jaiak ospatzen dira. Hain zuzen ere, Garai bukatu berri ditu bere jaiak. Hauek Uztailaren 25tik aurrera, Santixau eguna, ospatzen dira eta hile berdineko 31rarte luzatzen dira, Inaxio Deunaren eguna.

Oso jai bitxiak eta politak dira, bertako dantzak eta herri-kirolak presentzi asko dituztelarik. Logikoki, musikak ere garrantzi asko dauka erromeri gauetan eta txikiek, gazteek eta nagusiek "eskeletoa mugitzeko" aitzaki bat aurkitzen dute.

Informazio gehiagorentzat "Jaiak" ikus ezazu

 

"OTEA LORAN" ELKARTEAREN URTEKO BATZARRA (2009 Otsaila)

Joan den Igandean, Otsailaren 8an, Garaiko "OTEA LORAN" txokoaren bazkideek, urteroko batzarra ospatu zuten. Bertan txokoaren gestioarekin zerikusirik duten gaiak ukitzen dira.

Batzar horretan, aurreko bilketan onartu ziren estatutu berriak berretsi zituzten eta 2008 urteko balantze ekonomikoaren berri eman zen.

Txokoaren aurka dagoen epai sententzia bat helegitea edo ez, izan zen bazkiadeek erabaki beharra zuten punturik beroena. Zententzia honek, elkarteari, herriko lagun bat onartzea behartzen du. Herritar honek, estatutuan jarritako arau bat legezkontrakoa zela salatu baitzuen. Araua, 7 urte baino gehiago erroldatuta ez zeuden herritarreei sarrera galarazten zien.

Bazkideek, nahiz eta nahi ez, aho batez erabaki zuten auzibidea bukatua hartzea, sententzia helegitea gastu gehiago emango lukeelako eta hauek ez zeuden prest hori bereganatzeko.

 

"OTEA LORAN" ELKARTEAREN URTEKO BATZARRA (2011 Otsaila)

Joan den Igandean, Otsailaren 12an, Garaiko "OTEA LORAN" txokoaren bazkideek, urteroko batzarra ospatu zuten. Bertan txokoaren gestioarekin zerikusirik duten gaiak ukitzen dira.

Batzar horretan, 2010 urteko balantze ekonomikoaren berri eman zen eta, beste gai batzuen artean, polemika asko ekarri duen tabakoaren legeari buruz mintzatu zen. Espero zan bezala, iritzi desberdin asko egon ziren eta azkenean botazio baten ondoren, erretzearen aldekoak irabazi zuten.

Erretzearen aldeko botoak: 39

Erretzearen kontrako botoak: 35

boto hutsak: 5