G A R A I

Datu Orokorrak

Garaiko herria Oiz mendiaren magaletan aurkitzen da, Durangaldean kokaturik dago eta Bizkaiaren lurralde historikoan barneturik, Euskal Autonomia Erkidegoan. 7,06 km² hedadura dauka eta 300 biztanle gutxi gorabehera.

Bi eliza nagusi ditu, aintzinean parrokia independenteak izan zirelarik, Mikel Deuna arkanjelari eta Jon Deuna ebangelistari eskainita. Baditu zenbait ermita ere auzoetatik banaturik. Goierre auzoan kokaturiko kataline deuna, Duñaiturri familia eraikita, eta Momoitio auzoan dagoen Jon Deuna batailatzailea, bertan nekropolis zahar bat dagoelarik.

Nabarmentzekoa da bere apartekotasunagatik Etxeitako Artea, izen bereko baserriaren alboan kokatuta, Goierri auzoan. Neurri eta adin ezohizko zuhaitza da eta haren azpian, 300 ardi baino gehiagoko artalde bat babestu ahal dela ezaten da. Arte hau Euskal Gobernuak babesten dituen zuhaitzen artean dago.

Etxebizitza tipikoa baserri bakartua da, herriko hirigunea samar txikia izanez. Baserri adierazgarrienetariko batzuk hauek dira: Aiartza (Aiarza) Goena, Aiartza (Aiarza) Barrena, Aiartza (Aiarza) Erdikoa, Aiartza (Aiarza) Goitia, Aldatza, Arroita Beitia, Arroita Ganekoa, Askaiturrieta, Barraikua Atzekoa, Barraikua Aurrekoa, Barrainkua, Bekoetxea, Bekoetxea Errota, Beratua Azpikoa, Beratua Erdikoa, Beratua Goena, Duina Beitia (Duñabeitia), Duina Iturri (Duñaiturri), Emaldia, Etxebarria, Etxeita, Etxeitabehe (Etxeitabe), Etxetxuaga, Garai Andia, Garai Goitia, Guzurmendi, Ikastoikua, Landaberena, Larriña, Lazpita, Mailukiza (Mallukiza), Milikua, Milikua Bizkar, Momoitio Azpikoa, Momoitio Ganekoa, Oar Azpikoa, Oar Ganekoa, Orubeta, Otokoa, Ugalde, Urien Azpikoa, Urien Ganekoa, Urresti, Zelai Bizkar (Solabizkar), Zelai Garai (Solagarai), Zelaia

Plano de Garai.Garai.Caserio Etxeita.Caserios Garai.Caserio Nevado