G A R A I

Bisita Gidatua

Ibilbidea herriko plazan hasten gara, bere begiratokitik Durangaldeko mendi gehienak ikus ahal izango dugu. Herriaren hirigunea hogei bat harri etxez osaturik dago, arte eta pinudizko mendixka bat inguruz zabaltzen direlarik. Une txiki honetan bi parrokia independente aurkitzen dira, Mikel Deuna Arkanjelena, frontoiaren ondoan, eta Jon Deuna Ebangelistarena. Biak egikera errenazentista dute eta XVI. mendean eraiki ziren. Begiratokiaren aurrean Garatikua baserri-jauregia begiztatu ahal izango dugu, bere luxusko eta kalitatezko materialagaitik, baserri tipologia tradizionalaren eta jauregiaren arteko eraikin eder bat izanen da, nabarmentzekoa haren sarrera bikaina eta zutoihalako inskripzio luzea.

Errepidetik jarraitu, Goiuriarutz, eta 800 metrotara Kataline Deuna Ermitara iristen gara, 1773an berreraikita dago aurreko eraikuntza baten gainean, eskualdeko zur burdin sare tipikoa daukalarik. Santa katalina bidegurutzetik hiru aukera ditugu: bidea eskuinera hartu eta 700 metro igon Tromoitioko kastroa bisitatzeko, gotorleku baten gainerakoak k.a. lehenengo milurteko 2. erdian datatua. Oraindik gelditzen diren defentzako horma batzuk ikus dezakegu.

Bidegurutzera itzuliz eta ezkerreko bidea hartuz 400 metrotara Momoitioko Jon Deunaren Nekropolisera iristen gara. XII. mendeko ermita honetan, haritzez inguratuta, erdi aroko garrantzizko nekropoli bat hondeatu zen, eskualdera kristautasunaren heltzearen lehenengo froga osatzen duelarik.

Beste aukera bat, ermitatik Goiuriaruntz metro batzuk jarraitzea da eta bertan ezkerreruntz jaisten den errepide txiki bat hartu. Ibilbide honek kilometro batera dagoen Etxeita baserriraino eramango gaitu, garai (hórreo) eta arnaga bat daukalarik. Alderdi honetan eraikuntza hauek oso arruntak dira (Garai euskaraz horreo bait da). Baserriaren Mendebalderutz begira, 100 metro baino gutxiagora aurkitzen den Etxeitako artea ikusi ahal izango dugu. Honek 1995. urtetik aparteko babesa dauka, berebiziko Zuhaitza irudi bezala.

Mugarra Garaitik ikusita.Artea.Kataline Deuna.Jon Deuna Ebangelista.Mikel Deuna Arkanjela.Momoitioko Jon Deuna